lunes, 31 de octubre de 2011

HAUSNAR DEGAUN PIXKA BAT...


Hezkuntzan gertatzen ari den porrot orokorrak, gaur egungo hezkuntza sistema ondo bideraturik dagoenentz pentsaranzten ari gaitu. Hemen usten dizuet pare bat bideo gai honi buruz erreflexiona dezazuen geroago honetan sakontzen joango bainaiz.

Hezkuntza sistemaren oinarria zalantzetan....





Eskolaren estatikotasuna ikasteko bide bakarra al da?





                                                                                                           Laster arte!


domingo, 30 de octubre de 2011

ZORIONTASUNA, ezinbestekoa bizitzan!!! eta beraz, IKASKUNTZAN!






Internet-etik nabigatzen, nire zoriontasun
 ideiarekin bat datorren liburu bat aurkitu dut,
 hala hori uste dut honen zati bat soilik agertzen ez baita eta oraindik irakurtzeko aukera ez baitut izan.

 Honen izenburua, goian ikus dezakezuen bezala, Summerhill” da eta oraindik irakurri ez badut ere,  Sutherland idazle honek zertaz arituko den aurreratzen digute:
BAINA EGON ADI HURRENGO SARRERETARA, LIBURUA IRAKURRI ETA HONEN GAINEAN NIRE IRITZIA AURKEZTUKO BAITUT!
Animatzen zaituztet zuek ere irakurtzera eta elkarrekin honetaz eztabaidatzera!


Alexanderrek, berak osatutako eta mundu osoan “Summerhill” bezala ezagutzen den eskola aurrerakoiaren funtzionamendua azaltzen du. Era berean, hezkuntza eredu honek eragindako printzipioak ere azaltzen ditu.

Eskolaren lehenengo helburua , Neill-en arabera, umeen zoritxarra sendatzea da, eskola baita umeek zoriontasunean pentsatzen ikasteko leku bat.
Lehenengo kapituluan, Neill-ek eskolako egunerokotasuneko bizitzaren deskribapen bat gauzatzen du, besteetan aldiz, gai zehatzak aipatzen ditu: askatasunaren beharra, jolasa, obedientzia eta disziplina. Horrez gain, sexualitatearen, moralaren, gurasoen arazoen, etabar-en gainean duen iritzia ere adierazten du.
Summerhill-en ere, erabateko askatasuna lantzen da. Honek esan nahi du, klaseak asistentzia askekoak direla eta garrantzia handia ematen zaiola jolasari, momentu askotan bakoitzak nahi duena egiten baitu.  Larunbatetan, batzar bat egiten da, non irakasleek zein ikasleek erabaki garrantzitsuak hartzen dituzten bizikidetasuna errazteko. Behin batzarra amaituta, dantza orokor bat egiten da.

Summerhill-en ez daude notarik, ezta edozein motatako kalifikaziorik ere; sariak eta bereizketak guztiz debekatuta daude, nortasunaren garapen naturala desbideratzen baitute. Neill-en ustetan, umea guztiz zentzuduna eta errealista da; umea, izatez ona da eta autokontrola dauka.
Umeak beharrezkoak diren errekurtsoak ditu pertsona bezala osatzeko eta gurasoen interferentziak kaltegarriak dira prozesu honetan.



 «El único cuidado que habría necesidad practicar en la escuela es la cura de la infelicidad. El niño difícil es el niño infeliz. Está en guerra consigo mismo, y por tanto está en guerra con el mundo.
El adulto difícil va en la misma barca. Ningún hombre feliz no ha perturbado nunca una reunión, ni ha predicado la guerra, ni ha linchado ningún negro. Nunca ninguna mujer feliz no ha tratado a regaños el marido o los hijos. Nunca ningún hombre feliz no ha cometido un asesinato o un robo. Nunca ningún patrón feliz no ha aterrorizado sus empleados.
Todos los crímenes, todos los odios, todas las guerras, se pueden reducir a una sola palabra: infelicidad. La intención de este libro es de hacer ver como nace la infelicidad, como arruina las vidas humanas y como se pueden subir los niños de manera que la mayor parte de esta infelicidad no llegue a nacer nunca.

¿A qué se asemeja Summerhill? Bien, para decir sólo una, las clases son optativas. Los niños pueden ir o quedarse una hora lejos —por el tiempo que quieran si éste es su deseo. Hay un horario, pero sólo para los maestros.
En general, los alumnos tienen clases con arreglo a la edad, pero a veces con arreglo a sus intereses. No tenemos nuevos sistemas de enseñanza, porque no consideramos que la enseñanza sea muy importante en sí mismo. El hecho de que la escuela tenga o no un método específico para enseñar a dividir por muchas cifras no tiene ninguna importancia, porque esta operación sólo tiene interés para aquéllos que la quieren aprender. Y el niño que quiere aprender a dividir por muchas cifras, aprenderá tanto si le enseñemos de una forma como de otra
..»

jueves, 27 de octubre de 2011

MAITASUN BEGIRADA BEHAR DA ONGI HEZI NAHI BADA


“…Ikaskuntza sortzailea eta berritzaileak
 hezkuntza espazio eta denbora berrien eraikuntza eta
egungo hezkuntza ereduen berdefinizioa eskatzen du…Ana Eizagirre Sagardia 
                                                      
                                         
Baina honetan ez dezagun haurraren barne egoera ahaztu…

MAITASUN BEGIRADA BEHAR DA ONGI HEZI NAHI BADA

Aurretik aipatu dudan bezala, ume baten heziketan eta aldi berean, bere hazkuntzan, oso garrantzitsua da bere egoera emozionalari behar den garrantzia eskaintzea.  Gure inguruan hainbat aldaketa sumatzen direnez, umea galduta sentitu  daiteke eta, beraz, ezinbestekoa da une latzetan bere ondoan egotea.

Klasean, haurren pentsamenduak ikusten ditugunean beste mundu batean hegan, norantz bideratzen ari diren haien atentzioa galdetzen diogu gure buruari.
Hainbestetan uste dugu, arazoa konpontzeko, eskola curriculuma hobetzea eta metodo eraginkorragoak erabiltzea direla bidea, metodo didaktikoa aldatzea. Baina egia esanda, gutxitan aipatzen da ikaslearen egoera fisikoa eta emozionala eta hauek funtsezkoak dira inguruko mundua deskubritzeko eta burua garapenean murgiltzeko. Izan ere, bizi duten etxeko egoerak bere ongizate psikikoa asko baldintzatzen du eta horrek erakusten digu familiarekin elkareraginean aritzea garrantzia handia daukala.

Haur batek zerbait larria jasan arren, gizakien laguntzarekin, afektuarekn, elkartasunarekin eta maitasun harremanekin edozein egoera gaindi lezake eta normaltasun bizitzera irits daiteke.

Freud-en arabera, gizakiak 3 sufrimendu mota jasan ditzake:

- Naturaren hondamendiek eragindakoak
- Gorputzak berak sortutakoak
- Besteekiko ditugun harremanek egindakoak

Horietan, azken hori da kalte handiena egiten diguna. Horregatik Bartzelonan egin dute “Maitasuna eta Heziketa””jardunaldietan halako aholku agertzen zuten behin eta berriro: Hezitzaileok maitasun begirada erabili behar dugu.                            

                                                                                                                                                                                                                                                                  

sábado, 15 de octubre de 2011

Zertaz mintzatuko naiz blogean?

Mundu osoa, eta bereziki Europa, aldaketa garaian murgilduta dago.
Aldaketa horiek jendarteko alor guztietan dute eragina, beraz, baita hezkuntzan ere.
Ez da krisialdi bat gehiago.
Ez da betikoa; eraldaketa prozesu sakona da.
Europa hezkuntza urduritasun eta zalantza uneak igarotzen ari da eta gertatzen ari diren jendarte,ekonomia,demografia,teknologia eta lan eremuko aldaketa horien
guztien aurrean, Europak hezkuntzaren alorreko erantzunak behar ditu,
eten handian murgilduta baitago. Arazoa konpontzeko curriculum
hobetzea eta metodo eraginkorragoak erabiltzea bidea badira ere,
ikasleen egoera fisikoa eta emozionala kontuan hartzea funtsezkoak dira
 mundua deskubritzeko eta burua garatzera dedikatzeko.

Nire blogean aurreko guztiari egingo diot erreferentzia, nola gure gizartearen irrikak etengabe aldatzen dauden eta nola eskolako sistemak XIX.mendekoari eusten dion, zelan dagoen egoera gaur egun eta zein garratntzitsua den pertsonak, umeak, hain zuzen, haien osotasunean (bai fisikoan zein psikologikoan) ulertzea.

martes, 11 de octubre de 2011

Kaixo lagunoook!

Gaur nire blog-a estrenatzen dut! Espero dut interesgarria iruditzea eta zuen gustokoa izateeeaa!!!
Laster arteeeeeeeeeee :D