Ni

Kaixo lagunok!

Lara Garcia dut izena eta irakaslea bilakatzeko bidean nago. Bidaiatzeko eta kultura desberdinak ezagutzeko gogo handiak izan ditut beti eta egia esanda mundu honetan bizi banaiz ere, oso gutxi ezagutzen dudala sentitzen dut. Gero eta galduago ikusten dut gaurko gizartea, ni barne horrela sentitzen bainaiz. Honen alde zerbait egiteko grina daukat eta hezkuntzatik hasi egin behar dela uste dut. Munduko jende gehiena eskolan da denbora luzeen igarotzen duen tokia eta nire esperientzian nire bizitzari bidea emateko iturri garrantzitsua izan da.

Hau dela eta, eskola gizartearen erreflexua dela kontuan izan behar dugu eta gizartea aldatu nahi badugu, eskolatik hasi behar garela uste dut!

Ez dut askorik gehiago esango, bloga osatzen noan heinean hobeto ezagutuko nauzuelakoan nagoelako! :D

LASTER ARTE!



Hondartzaaan?? Bai horixe! nire lekurik gogokoenetarikoa.....eguzkia, olatuen soinua, lasaitasuna, askatasuna..haizea..... behin izerditan hasi ta ez dago ezer itsasoko olatuen artean saltoka lagunekin aritzea bezala!