viernes, 16 de diciembre de 2011

Finlandian ikasten!

Hezitzaileen prestakuntza unibertsitatean

Irakasleek formazio jarraiaren bitartez eguneratu dezakete euren prestakuntza eta eskaintza hori Udalen esku dago. Gobernuaren laguntzarekin antolatzen dituzte ikastaroak.

Dena dela, hasierako formazioari adinako garrantzirik ez zaio ematen.
Irakasle izan nahi dutenek, bestalde, unibertsitatera jo behar dute. Eta honi bai ematen diotela garrantzia. Gaur egun unibertsitateko eskaintza, eskaera baino txikiagoa da eta
% 10-15ak soilik lortzen du ikasketa horiek egitea.

Unibertsitatean hiru oinarrizko titulazio dituzte aukeran:

- Haur Hezkuntzako diplomatura: 2-3 urteko ikasketak.
- Lehen Hezkuntzako irakaslea: master formazioa da eta 4-5 urteko iraupena du.
- Gai edo arlo zehatzeko irakaslea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasgai bat edo biren ardura izaten dute. Bi ibilbide egiten dituzte unibertsitatean:
        1) gaiari lotutakoa: matematika, kimika, geografia...
        2) irakasle izateko ibilbidea: irakasle izateko prestatzeko formazio berezi bat da eta Hezkuntza Fakultatean ikasten dute hori.

Horiez gain, hainbat espezialitateko masterrak daude: heziketa berezia, plastika, musika, familia ekonomia...

Espezialitatea edozein delarik ere, eduki pedagogikoekin lotutako 35 kreditu komun dituzte denek, eta hor definitzen dira hezitzaileen prestakuntzako printzipio orokorrak:

- Ikerketa-ekintzan oinarritutako formazioa: etengabeko elkarrekintza dago ikertzen duten eta praktikan jartzen dutenaren artean programaren hasieratik.

- Practicuma: praktikak ikasmaila guztietan eta garai guztietan egiten dira. Modulu bat bukatzen duten baikoitzean, hari lotutako ekintzaren bat egiten dute: behaketa, egonaldiak... teorian ikasi dutena praktikan ikusteko. Praktiketako edukiak eta helburuak programako edukiekin erlazionatuta daude. Hasieran behatzen hasten dira eta benetako praktika profesionala eginez amaitzen dute: irakasle gisa jarduten dira eta eskolako ekintza guztietan parte hartzen dute: irakasleen bilerak... Ikasle talde baten jarraipena egin dezakete urtez urte, eta horrela taldearen garapena ikus dezakete.

- Teoria eta praktikaren arteko lotura estua dago. Horrela, ezagutza teorikoan oinarrituz, eguneroko lanean sortzen diren arazoei irtenbidea ematen ikasten dute. Ez dute metodologia bakar bat erabiltzen; hainbat metodo lantzen dituzte, gero lanean dabiltzanean egokiena suertatzen zaiena hautatzeko.





GOAZEEEEEEEN FINLANDIARA IKASTERA!!!!




Zelako diferentzia hemengo Magisteritza eskolako planarekin! Hemen, zer ikasi ez dakien askok, magisteritza ikastera sartzen dira, zailtasun handirik gabeko karrera delako. Horrela, beraz, hezkuntza porrota nondik datorren galdetzen gara behin eta berriro, bitartean gogorik gabeko irakasle traketsak gero eta gehiago ditugularik. Baina nola ez da hau gertatuko?

Hezkuntzan, Blog osoan zehar aipatu dudanez, hainbat erreforma egitea kominigarria litzake, baina Irakasleen prestakuntzatik hastea aukera bikaina izango zen. Umeak gogoz ikasteko, gogoz irakasten duten irakasleak behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario