viernes, 16 de diciembre de 2011

Finlandia, leku bikaina!



PISAko datuak ezagututa eta herrialdeak konparatuta, 15 urteko gazte finlandiarrak dira irakurmena, matematika eta zientzien neurketetan emaitza altuenak atera izan dituztenak. Arlo horiei begiratuta, Filandiako hezkuntza sistema eredugarritzat hartzen da.
Beste hainbat arlo ere neurtu beharko lirateke hezkuntzaren osasuna zein den jakiteko, gaitasun horietara mugatu gabe, alegia.
Edonola ere, Finlandiako eredutik hainbat gauza ikas daitezke, eta halaxe egiaztatu dute hainbat euskal herritarrek. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazoko eta HETELeko hainbat irakasle, zuzendari eta hezkuntzako profesional bertan izan dira. Ikusi, hausnartu, baloratu eta hemengorako baliagarri izan daitekeena aztertu dute.


Hezkuntza sistemen osasuna zein den jakiteko hainbat neurketa egiten dira. Horietako bat da PISA (Programme for International Student Assessment). Hiru urteka egiten da azterketa hori.Orain arte egindako emaitzak ikusita, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak. 2003an 2000. urtean baino emaitza hobeak lortu zituzten 15 urteko gazte finlandiarrek matematika eta zientzien atalean. Irakurmenari dagokionez, Finlandiak lehen postuari eusten dio. “Bizitzarako garrrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan” ikasle finlandiarrek lortu dituzte emaitzarik onenak. Eta ez hori bakarrik; beste herrialdeekin konparatuta, ikasleen artean ekitate gehien dagoen herrialdea da. Beste modu batera esanda, neska-mutilen, ikastetxeen eta eskualdeen artean dagoen aldea txikiagoa da Finlandian beste lekuetan baino.

Zer du, bada, Finlandiako hezkuntza sistemak hain emaitza onak lortzeko?
Zer-nolako antolaketa eta prestakuntza dituzte?

Besteak beste, honako ezaugarriek bideratzen dute arrakasta hori:
 

Finlandia 5.200.000 biztanle dituen herrialdea da. Kohesio eta homogeneitate sozial handia dago herritarren artean. Munduko alfabetatze tasarik altuena du (% 100). XX. mendearen hasieran analfabetismorik ez zela existitzen esan daiteke. Hezkuntzari dagokionez, funtsezkoa izan da mendeetan zehar suediarren eta errusiarren menpe egon den herrialde honentzat. Nortasun nazionala mantentzeko eta independentzia lortzeko bidea izan da berau.

Gainera, nire aburuz, bere kokapen geografikoak (Europaren iparraldean) ere eragin itzela dauka. Klima hotza izatea eragiten du horrek, eta, beraz, bertako jendea denbora ugari ematen du leku estalietan. Hau dela eta, bizitza etxean gehiago ematea eragiten du eta horrela ikaskuntzari denbora gehiago eskaintzea.


Haur Hezkuntza
 
Finlandian Haur Hezkuntza (0-6 urte) hezkuntza sistematik at dago, Hezkuntza Ministerioak ez du arautzen eta independentea da. Egoera hori familia finlandiarrek haurrak 3 urte egin arte daukaten lan egoerarekin estuki lotuta dago eta askok ez dute zerbitzu horren beharrik somatzen. Halere, egon badaude haur eskolak.
6-7 urteko haurrentzat Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen dira (% 98).
Adin hauetako haurrentzat ez dago planteamendu orokorrik. Dauden haur eskola gehienak udalen iniziatibaz sortuak dira, nahiz eta pribatuak ere egon. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoten dira eta ez dute adinen araberako planteamendurik egiten. Ikuspegi asistentziala eta hezitzailea dute eta haurren gaitasunen garapena estimulatzen saiatzen dira.

Derrigorrezko hezkuntza

7-16 urteko etapa honen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi bat errepikatzen dute behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek aurrera egin behar dute, denek igo, ez du inork errepikatu behar, denek lortu behar dituzte Curriculum Nazionalean diseinatutako konpetentziak.
Derrigorrezko etapa doan da bere osotasunean (irakaskuntza, garraioa, jangela eta eskolako materiala), eta gainerako etapetan irakaskuntza, jangela eta garraioa dira dohainik.

 
Derrigorrezkoaren ondorengo etapa
 
Derrigorrezko hezkuntzarekin alderatuta, etapa honetan desberdintasunari egiten zaio lekua, bakoitza bere erritmora, aukerak, curriculumaren malgutasuna (denbora, erritmoak, mailak, planak...). Inolako erreparorik gabe onartzen dute ikasleen erdiak ez direla unibertsitatera iritsiko, eta ez da ezer gertatzen.
Bestalde, derrigorrezko hezkuntzan etxetik gertueneko ikastetxea aukeratzen dute gehienek; Batxilergoan, aldiz, beste elementu batzuk sartzen dira jokoan: zentroaren espezialitatea, Batxilergoa gainditu duten edo unibertsitatera sartu diren ikasleen ehunekoa eta abar. Zentzu horretan, nahiz eta ikastetxe guztiak publikoak izan, badago konpetentzia euren artean.


Udalen gertutasuna
 
Udaletxeen zereginak pisu handia du. Udalak planifikatzen, eraikitzen eta mantentzen ditu zentroak. Langileak berak kontratatzen ditu (beti zuzendaritzaren lana gainbegiratuz). Zuzendaritza ere berak izendatzen du. Azken finean, ikastetxearen funtzionamenduaren ardura berea da, bera baita titularra. Berak ezartzen ditu zentroaren autonomiaren oinarriak.
Beste aldetik, zentroa eta irakasleak (batez ere zuzendaritza) dira eskolaren funtzionamenduaren arduradunak Udalaren aurrean. Irakasleek autonomia handia dute funtzionamendurako eta Curriculum Nazionala ezartzeko eta egokitzeko. Nahiz eta zuzendaritza eta Udala gainbegiratzen jardun, ez daude mugatuta.
Ikastetxeko estamentuek zentroko batzordeetan parte hartzen dute, eta baita herriko Hezkuntza Batzordean ere.


Dezentralizazioa da giltzarri
Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarrietako bat dezentraliazioa da. 20 urteko dezentralizazio prozesu bat eraman dute aurrera hezkuntza hobetzeko helburuarekin. Gaur egun administrazioen zeregina honela banatzen da:
 
Hezkuntza Ministerioa:Hezkuntza legedia eta estrategia, Hezkuntza planen garapena, Helburu orokorrak ,..


Hezkuntza Batzorde Nazionala (hezkuntzako adituz osatutako batzordea eta Hezkuntza Ministerioaren laguntzaile)



 ZENBAIT EUSKALDUNEN IRITZIAK.....

Irakasleen prestigioa eta prestakuntza
 
Denak harrituta gelditu dira irakasleek duten prestigioarekin, irakasle ikasketak egiteko dagoen hautaketa prozesuarekin eta unibertsitatean ematen duten prestakuntzarekin. Hezkuntza Fakultatean aurkezten diren ikaslegaietatik % 15 baino ez dituzte aukeratzen. “Irakasle lana hain baloratua izateko arrazoia zein den galdetu genuen unibertsitatean eta arrazoia historikoa zela erantzun ziguten” azaltzen digu Marian Bilbatua HUHEZIko irakasleak. “Finlandia mendeetan zehar egon da Suedia eta Errusiaren menpe eta euren kultura mantentzeko zeukaten eremu bakarrenetarikoa hezkuntza zen. Hortik dator hezkuntzari ematen dioten garrantzia”.
Ikasketen ardatza hausnarketa da. “Formazioaren azken xedea irakasleei tresnak ematea da, egoeraz eta jardueraz hausnartzeko eta hobetzeko” argitzen du Marianek. “Ikasleek karrera hasten dutenean, dena dakitela uste dute, hezkuntzan esperientzia luzea dutelako. Euren lan garrantzitsuena esperientzia hori berrikustea, aztertzea, baliagarriak diren gauzak positiboki baloratzea... da. Alegia, hausnarketa bat egitea norberaren esperientziaren gainean, gero hobetzen joateko”.
Hausnarketa eta teoria eta praktikaren arteko lotura estua, horiek dira prestakuntzaren giltzarri.

 
Guk ere badugu zer erakutsia haiei
 
Zenbait gauzatan eredugarri baldin badira ere, beste zenbait arlotan gure eredua hobea dela diote. Haur Hezkuntzaren kasuan, adibidez, hemen landuago dagoela diote, han ez bezala, hezkuntza zerbitzu modura kontsideratua dagoelako, besteak beste.
Horrez gain, Tere Ojangurenen iritziz, “irakasleek oso goi mailako prestakuntza dute, baina ez dute elkarrekin lan egiteko ohiturarik. Ez dute tutoretzarik, ez dute taldean lan egiten, ez dute formazio iraunkorrik, ez mintegirik, ez berriztatze proiekturik, ez ikastetxearen beharretara egokitutako prestakuntzarik”.
Andoni Zendoiaren ustez, “hemen alderdi emozionala gehiago lantzen dugu, segur aski ezaugarri sozialengatik, klimagatik eta abar”. Berak dioen bezala, “alderdi positiboak ikastera joan gara, baina guk ere gure alde positiboak baditugula ahaztu gabe”.





HAU GUZTIA IRAKURRITA, FINLANDIARA JOAN NAHII DUDALA SOILIK ESAN DEZAKET.

Asko gustatzen zait hango hezkuntza nola antolatze duten, eta ikasteko asko dugula argi dago!

 Horregatik Erasmus horra egitea gero eta argiago daukat!!!!!  :)





Informazioa:
Hik Hasi

No hay comentarios:

Publicar un comentario