viernes, 16 de diciembre de 2011

Inteligentzia bakarra, ala gehiago?

Egun on lagunok!

Gaur adimenari buruz mintzatuko naiz, baina zer da adimena?  

1999.urtean emandako esanahiaren arabera, kultura batean balioa duten produktuak sortzeko edota problemak ebazteko informazioa prozesatzeko ahalmen psikologikoa marko kultural batean aktiba daitekeena esan nahi du.
R.J Sternberg-entzat, aldiz, arazo baten aurrean erantzun hobea hartzen duena izango da adituen.
Hauek adimenaren esanahiak iza badira ere, eskolan, ikasle adituena ariketak hobeto egiten dituena izan da beti, zailtasun handirik gabe edozein ariketa aurrera eraman zukeena. Hau izan da saritua izan dena eta aldiz, gaitasun hau hain garaturik izan ez duenak, beti atzean gelditu da pentsatuz bera ez zela batere argia.
Horrela, hainbat irakaslek gutxiesten dituzte umeak eta hauek ikasteko gogoak jarri beharrean, motibazio ezaren eraginez kontrako sentipena erakusten dute eta haien alderik hoberena aurkeztu beharrean, traketsak izango balira jarduten dute.

Adimenaren inguruko teoriak gehiago aztertuz, Howard Gardner-en "Adimen anizkoitzen teoria"-rekin eman nuen. HOna emen esaten duena:

“HOWARD GARDNER”

Adimen anizkoitzen teoria
(Teoria de las inteligencias múltiples)

Adimen anizkunaren teoria Howard Gardner estatubatuarrak proposatu zuen 1983. urtean garai hartan zegoen inteligentziaren definizioa hobetzeko asmoarekin.
Inteligentzia neurtzeko metodoak ez zirela batere zientifikoak pentsatzen zuen zientzia-komunitatearen gero eta jende gehiagok. Howard Gardnerek,Harvard Universityko irakasleak, burmuinaren fisiologian egiten ari ziren aurkikuntzak psikologiarako ekarpen legez erabiltzen saiatu zen. Bera bi fakultatean zebilen irakasle, psikologian eta medikuntzan, burmuinaren inguruko azken ikerketan berri jakitun.
Howard Gardnerrek defendatu zuen bere garaiko inteligentziaren definizioa ez zela batere egokia giza abilezia guztiak bateratzeko. Inteligentziak dimentsio asko dituela defendatu zuen. Esate baterako, biderketa taulak buruz ikasteko zailtasunak dauzkan ume bat ez du zertan izan behar biderketak ikasteko erraztasuna handia daukan umea baino inteligentzian eskasago. Lehenengo umeak erraztasuna handiagoa izan dezake lehenengo umeak baino inteligentziaren beste alorretan eta beraz, biderketak nekez ikasten duen ikasleari 1) biderketak ikasteko beste metodo bat eman beharko zaio, 2) matematika ez den beste esparru batera bideratu beharko edo 3) biderketa taulak buruz ikasten zailtasun handiak dauzkan umeak agian biderketaren atzetik dagoen oinarria eta sakoneko logika bilatzen dabilelako da biderketa taulak buruz ikasten motela; agian bere matematikarako gaitasuna taulak buruz erraz ikasi dituena baino handiagoa da.


Inteligentzia oso hitz zabala da.  Howard Gardenek 7 inteligentzia mota aipatu zituen.:

Ø  Adimen linguistikoa: etzun, irakurri, idatzi,….(idazleak, ipuin kontalariak, bertsolariak,…) hau ez da eskolan guztia ikasten
Ø  Musikala: talentu  musikala dutenek entzumen absolutua eta erlatiboa oso garatuta daukate. Honen bidez, dantzatu, pentsatu, ikasi, gogoratu, abeztu,….

-          Honekin batera, pelikula bat etorri zait burura, oso gustuko dudana, agian nire pelikularik gustokoena da: “August Rush, el triunfo por un sueño”





Ø  Logiko matematikoa: gorputzaren kontrola, mugimendua, indarra, oreka, erritmoa, koordinazioa. Gorputz osoa edo alde batzuekin operatu egiten da. (ez da soilik operatzea, arrazoitzea eta arazo baten garapena barruan dauka).
Ø  Motorikoa: gorputzaren kontrola, mugimendua, indarra, oreka (kirolaria, zirujau batek esku koordinazio handia…)
Ø  Bisual espaziala: espazioan orientatzeko, kontrolatzeko, mugitzeko. Espazioa errespesentatzen du gure burmuinean (itsuak, pilotoak,…)
Ø  Intrapertsonala: norbera ezagutzeko ahalmena
Ø  Interpertsonala: pertsona baten ahalmena besteak ezagutzeko. Hitzen bidez. Intuizioa. (psikologoak)
Ø  Naturalista-zientifikoa: mundu naturala ezagutzeko ahalmena. Ulertu, dastatu, uzsaindu. (Charles Darwin, arkaitzak :ekaitzaren etorrera,..)
Ø  Mistikoa edo espirituala: oraindik ez da onartu ez baitira ikerketa definitiboak atera.



      Beraz, irakasleek ez dute soilik adimen akademikoak saritu behar, umeen beste adimen motak ere baloratu behar ditu, askotan, hauen beharra handiagoa izango baita eta txikitatik garrantzirik eman ezean, etorkizunean hau ez garatzea eragin lezake baita hainbat umeren talentu ikaragarriak bidean galtzea ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario