sábado, 3 de diciembre de 2011

Babesik gabeko egoerei aurre!!!

HAURTZAROAREN ETA NERABESAROAN EGON DAITEZKEEN BABESIK GABEKO EGOERAK HEZKUNTZA ARLOAN DETEKTATZEKO ETA JANINARAZTEKO PROZESUA


Haurrek babesa behar dute, beste pertsona batzuen laguntza behar baitute beren premiak asetzeko, bizirik irauteko eta ongi izateko. Haurren babesle nagusiak gurasoak dira, beren oinarrizko premiak betetzeko baliabide normala. Baina ezinezkoa da gurasoek kasu egitea zuzenean seme-alaben beharrizan guztietan: zainketa fisiko eta medikoak, estimulazio kognitiboa, gainbegiratze lana eta abar. Horietarako, hainbat sostengu sistema izaten dute, batzuk ez-formalak (esate baterako, ahaideak, lagunak) eta beste batzuk formalak (esate baterako, hezkuntza, osasun nahiz gizarte
zerbitzuak), laguntza emateaz gain, haiek egindakoa osatzen dutenak eta haiek ordezkatzen dituztenak guraso erantzukizuna aurrera eramaten.

“Maila edo babesle” hauetako bakoitzak (familiak eta laguntza sistema formal nahiz ez-formalak) hainbat eginkizun ditu eta erantzukizun jakin batzuk hartu behar ditu bere gain, haurren osasun fisiko eta emozionala zaintzeari, haien hezkuntzari eta haien garapen prozesua lagundu eta jarraitzeari
dagokionez. Nahiz eta haurren babes eta ongizatearen inguruko erantzule nagusiak gurasoak izan, helburu hori betetzeko nahitaezkoa da gainerako “babesle” guztiek aktiboki esku hartzea eta denek elkarrekin jardutea.

Zenbait kasutan, haurrek kalte larria jasaten dute, “babes maila”ren bat modu desegokian aritu delako. Beren gurasoen ardura faltaren edo eraso zuzenen biktima izan daitezke, zerbitzu edo antolamendu jakin baten funtzionamendu desegoki baten biktima (“erakundeen tratu txarra” esaten
zaiona), edo beste pertsonaren baten erasoaren biktima (adindun nahiz adingabe batena).

BAINA ZER DA BABESGABETASUNA?
Ume edo nerabe bat babesik gabe dago, baldin eta bete gabeko oinarrizko beharren bat badu, kalte fisiko edo emozional larria jasaten badu, edo kalte hori jasateko arriskuan badago, bere gurasoen edo zaintzaileen jokabidearen ondorioz.

Hona hemen umeen babesgabetasun-mota batzuk.
·         Tratu txar fisikoak
·         Asolagabekeria (beharrizan fisiko, psikiko, heziketako zein segurtasunekoekiko)
·         Abusu sexualak
·         Tratu txar fisikoak
·         Abandonua
·         Gurasoek umearen edo nerabearen jokaera kontrolatzeko gaitasun eza.
·         Beste batzuk (tratu desegokiak, ustelkeria,  eskean erabiltzea edo lan-ustiapena)
NOLA DETEKTA DITZAKETE IRAKASLEEK BABESIK GABEKO EGOERA?

 Irakasleen rola oso garrantzitsua da adin gabekoen babesik gabeko egoerak detektatzeko, ikastetxeak leku ezin hobeak baitira haurtzaroan eta nerabezaroan ikasleek eduki ditzaketen problemak detektatzeko eta ikusteko.



Behaketa eta informazioa dira babesgabetasuna detektatzeko funtsezko tresnak.
Adierazleak:
·         Umeak adierazle fisikoak eduki ditzake: lesioak edo osasun, higiene zein elikadura-arloko oinarrizko beharrizanak beteta ez edukitzea.
·         Portaerako adierazleak: familiakoekiko harremanetan, harreman sozialetan, jokabidean, nortasunean, errendimendu akademikoak eta sexualitatean detekta daitezkeenak.

IRAKASLEAK EMAN BEHARREKO URRATSAK



Ume bat babesik gabeko egoera batean dagoela susmoa hartuta, esku hartu behar du eta zenbait kontu planteatu:






·         Umearekin edo umeekin edota gurasoekin elkarrizketa bat edukitzea.
Kasuaren eta egoeraren arabera, baloratu beharko da elkarrizketa bat umearekin edo umeekin zein gurasoekin edukitzeko egokitasuna.

·         Egoeraren garrantzia edo larritasuna baloratu behar duzu.
Erabaki hau hartzea ez da erraza askotan. Beraz, ikastetxeko kideei beste profesional batzuei eta barrutiko gizarte-zerbitzukoei aholkuak gomendatzen dizugu.

NOLA JAKINARAZI BABESIK GABEKO EGOERA IZAN DAITEKEELA?

Ume edo nerabe batek babesik gabeko egoera batean egon daitekeela susmoa hartzen duen edozein pertsonak edo profesionalek susmoaren berri eman behar die gizarte-zerbitzuei, adingabekoak babesik gabeko egoera batean uste izanda, hori jakinaraztea adin txikiarekiko arduraz jokatzea da, babesa emateko.

Idatziz  egin behar da jakinarazpena, haurtzaroan eta nerabezaroan egon daitezkeen arrisku egoerak jakinarazteko fitxa beteta. Fitxa horretan adingabekoaren eta beraren familiaren egoerari buruzko informazioa jasotzen da.

NOLA JAKINARAZI BEHAR ZAIO?

Bide arrunta egoera udaleko gizarte-zerbitzuei egoeraren beri ematea da.
Oinarrizko gizarte zerbitzua: Jendearentzako ordutegia: Astelehenetik Ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
Egoerek berehala esku hartzea eskatzen badute Oinarrizko  Gizarte Zerbitzuek jendearentzat duten ordutegitik kanpo, Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuei (SMUS) jakinarazi beharko zaie.
                            
NOLA ESKU HARTZEN DUTE UDAL GIZARTE ZERBITZUEK?


Arriskua dagoen egoeretan, oinarrizko gizarte – zerbitzuek kasuaren harrera egingo dute. Horren ostean, hasierako balorazioa eta kasua ikertu egingo dituzte. Beharrezkoa izanez gero, komunitatearen arloan parte hartuko dute. Horrela bada, arreta emateko eta horretan detektatutako beharrizanei erantzuteko, esku hartzeko plana prestatuko dute.





Laburtuz, egoera guzti horien aurrean, hala herritarrek nola profesionalek, denek badugu nork geure erantzukizuna haurren babesean, eta elkarrekin lan egin beharko genuke, bakoitza bere eskumen eta ahalbideen esparruan, eraso horietatik babesteko, eta beraien eskubideak, ongizatea eta oinarrizko premiak betetzen dituztela zaintzeko.




Eskerrak:
Informazio 2: Osakidetzaren laguntza informea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario