miércoles, 30 de noviembre de 2011

LEHEN ETA ORAINGO ESKOLA! Desberdintasun handirik?


Historian zehar hezkuntzan aldaketa ugari egon direla onartu daiteke. Disziplina handia egon da beti; 42 ikasle egon zitezkeen klase batean non guztiok adi-adi egongo ziren. Beldurra zen honela egonarazten ziena.
  
Iritzi askatasuna ez da luzean hezkuntzaren ezaugarria izan eta nahiz eta kontzeptuen aldetik diferentzia egon (oinarrizkoan izan ezik, orain ikasgai gehiago baititugu informazio sakonagoarekin),  ikaskuntza memoristikoa premiatu egiten da beti, baita klasean tutik esan gabe informazioa jasotzen isilik orduak ematen dituen ikasle zurgatzailea. Egin behar duena eta egiteko modua markatu egin zaio beti ikasleari, hau da, noiz,  nola eta ze gauzak egin; irakasleek oso gogoko baitute ikasleek, haiek entzun nahi dutena erantzutea. Beraz, nire uste apalean, eskola pentsatzen duguna baino gutxiago aldatu egin da. Hala ere, onartu behar da, aurrerakada handia  izan duela eta orain eskoletan ikasleak gehiago parte har dezaketela eskola mailako ekintzetan. Hala ere, gehienetan puntu hau teoria mailan gelditzen da eta klaseetan subjektua irakaslea bihurtzen da bitartean ikasleak objektu pasiboak bihurtzen direlarik.

Beraz, zer esan nahi dut guzti honekin?

Irakaslearen betebeharra gutxietsi egiten dela iruditzen zait. Bere lana izugarria da:  gure gizartearen etorkizuna osatuko duten umeak gidatzen baitituzte. Hala ere, kimiko edo injineru batekin alderatzerakoan, ohore handiagoa lortzen dute hauek irakaslea beti bigarren mailako lanbide bezala utziz. Interpretazio hau gizartean hedatu egin da, eta nahiz eta hezkuntzak helburu egokiak eta eraginkorrak  izan, orokorrean irakasleak prestakuntza eskasiarekin sartzen dira lanbide munduan helburu hauek lortzen ez dakitelarik. Beraz, haien helburu nagusia umeak herritar bezala  prestatzea izan beharrean (ondo joka dezan), aldatu egiten da: orain umeek urte horretarako planifikaturiko curriculum- ean agerturiko materia ikas dezaten soilik saiatzen dira (modu errazenean: irakaslearen informazio jarioan eta umeen informazio horren barneratze prozesuan), ez baitakite edo ez baitira ausartzen beste metodologia aktiboago bat erabiltzen.
Honekin batera esan dezakegu, betiere irakasle-eskola oso karrera erraza izan dela, eta zailtasun handirik izan nahi ez zuen pertsonak, hauxe hautatu egin duela. Soldata ona izango zuten esfortzu gutxirekin, nork esango zion ezetz honi?

Arkitekto izateko zure ikusmen espaziala eta gaitasun zientifikoak ebaluatzen dituzte, eta irakaslea izateko, zer hartzen dute kontuan? Horrez gain, arkitekto on batek soldata hobeagoa dauka txar batena baino, baina bereizketarik egiten ote dira irakasle on edo txar baten artean? Hau ez da inola ere kontrolatzen, soldata berdinagatik badago asko egiten duen eta ezer ez egiten duten irakasleak eta honek hezkuntzaren atzerapena eta gizartearen arazoak dakar, irakasleak errazenarekin konformatzen baitira.



IRAKASLE LANGILEAK BEHAR DIRA! 


ESFORTZUA BEHARREZKOA DA GAILENTZEKO!

ETA ESFORTZU HORI GIZARTEAN ANTZEMATEA EZINBESTEKOA DA!


IRAKASLEAK PRESTATU EGIN BEHAR DIRA LAN "ERRAZA" DEN HAIEN OGIBIDEA ONDO EGITEKO, ERREZTASUN PIXKA BAT ERE EZ DUELAKO!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario