domingo, 6 de noviembre de 2011

Modelo ilustratua ...VS... XXI.mendeko paradigma

Kaixo lagunok!

Youtube-n bideo interesgarri ugari agertzen dira!

Azkenaldian egungo Hezkuntza Sistemari buruz erreflexionarazi dizuet, eta hona hemen argi eta garbi islatuta agertzen den bideo bat. Gaztelaniaz agertzen da bideoa, horregatik nik euskaraz azpian aurkituriko informazioa aurkeztuko dizuet.
 .
 .                                     MEREZI DU IKUSTEA!
 .
 .                                     ANIMA ZAITEZTE ETA ZUEN IRITZIAK ADIERAZI!
 .
V

Modelo ilustrado versus paradigma siglo XXI

Hitz gakoak:

        - HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ERREFORMA: ekonomia eta kultura
        - UNIBERTSITATE TITULAZIOA
        - HEZKUNTZA SITEMA: Ilustrazio garaian oinarrituta
        - Ideia okerra : BI PERTSONA MOTAK, akademikoak eta ez akademikoak
        - FALTSUA DEN EPIDEMIA: AGHA
        - MOMENTURIK BIZIGARRIENA UMEENTZAT  (informazioaren bonbardaketa)
        - MEDIKUNTZAREN MODA
        - HEZKUNTZA:  industriaren interesen arabera modelatua
        - ESTANDARIZAZIOA: eskola antolaketa, ADINA (ume guztiak ez dira berdinak)
        - PENTSAMENDU DIBERGENTEA: gure adimena zabaldu





Munduko hiri guztiek haien hezkuntza publikoaren erreformari ekin diote.

Bi arrazoi nagusi daude honetarako:
-          Ekonomia:  umeei erakutsi nahi zaie nola aurkitu haien gunea ekonomian
-          Kultura:  identitate kulturala lantzea globalizazioaren bitartez.
Baina orokorrean, hezkuntzari aintzinean bezala aurre egiten zaio.

Lehen, ikastea, hau da, unibertsitateko titulazioa izatea,  lanbide mundurako aseguru bat zen. Orain, umeek bide berdina jarraitzea nahi da, baina inguratzen gaituen egoera kritikoa kontrakoa pentsarazten gaitu; beraz, ez dago aurrekoa sinesten duen askok.

Egungo Hezkuntza Sistema, garai desberdin baterako egina dago, Ilustrazio garaiko egoera ekonomikorako, alegia. Garai horretan, inteligentzia, arrazonamendu deduktiboaren ahalmena zen, hau da, gaitasun academikoa. Horrek, bi motatako pertsonak existitzen direla pentsatzera pentsarai gaitu:
-          Akademikoak
-          Ez akademikoak
Ondorioz, jende baliotsu ugari, baliotsua ez dela pentsatu egin du horrela ebaluatuak izan direlako.
Gauzak honela, faltsua den epidemia moderno bat sortu da: AGHA (Arreta Galdu - Hiperaktibitate Asaldura), gaztelaniazko, TDH (Trastorno por Déficit de atención con Hiperactividad). Egia da gaixotasun hau existitzen dela, vaina ez da epidemia bat.

Umeak historiako momenturik bizigarrienean aurkitsen dira eta medikuntzaren moda dela eta, umeak aktiboki medikatuak izaten ari dira. Hainbat informazioarekin bonbardatzen dituzte gure umeak egunero, bai iragarkien bitartez, ordenagailuarekin, mugikorrekin zein telebistarekin; eta guk arreta galduz gero, zigortu egiten ditugu. Baina distraitu zertaz? Aspergarriak diren hainbat gauzetaz?
Ez da kasualitatea AGHA-aren kopurua eta estandarrak diren testak paraleloki haz izana.

Beraz, epidemia faltsua zergatik?

Umeei hainbat medikamentu ematen ari zatzaie kontzentratu eta lasaitu daitezen. Baina honen biktima zuzenena artea da. Arteak experientzia estetikoa martxan jartzen du: 5 zentzumenak batera lan egiten behar ditu. Anestetikoa, aaldiz, zure zentzumeak lokartzen ditu, medikamentuak bezala.

Gure umeek Hezkuntza Sistematik pasatzen dira anestesiaturik, eta nire ustez, kontrakoa egin beharko lukete: ESNATU! Haien barnean gertatzen dena ikus dezaten, haien irrikak ase ditzaten!
Baina hezkuntza, industriaren interesaren arabera modelaturik dago. Eskolak fabrikak dirudite:
-          Txirrinak dituzte
-          Instalazioak banandurik daude
-          Irakasgaien araberako espezializazioa
-          Eta gainera, umeak sorten arabera hezi egiten diraà ADINA

Umeak hezkuntzatik pasatzen dira haien adina kontuan izanda. ZERGATIK? Zergatik pentsatzen dugu garrantsitzuena haien adina dela?

GUZTIA ESTANDARIZAZIOAN OINARRITZEN DA!!

 (Gogoratzen duzue aurreko egun batean “Hausnar dezagun pixka bat” sarreran jarritako “Hezkuntza sistemaren oinarria zalantzetan” bideoa? Horixe da ESTANDARIZAZIOA! Pertsonak egia da berdin tratatu behar ditugula distintziorik egin gabe…baina era berean, bakoitza mundu bat da eta aditasun maila desberdina behar du)



Paradigma aldatu egin behar da          -------->>>        PENTSAMENDU DIBERGENTEA

Pentsamendu dibergentea ez da sormenaren sinonimoa ( balorea duten ideia originalak sortzeko prozesua), baizik eta honen funtsezko osagaia da. Pentsamendu mota hau,  auzi bati erantzun bat baino gehiago aurkitzean oinarritzen da, hau da, Edward Debono-k izendaturiko “alboko pentsamendua” izan behar dugu, ez soilik lineala edota konbergentea.

debemos enseñar a ver las posibilidades, las alternativas, a transitar por esquemas no rutinarios, y ése es el pensamiento que no está demasiado desarrollado”.


Test bat egin zen gaitasun hau neurtzeko: “klip baten erabilerak”. Honetan emaitza hoberenak, haur Hezkuntzako umeak izan zituzten. Test hau 5 urteren buruan errepikatu zitzaien, eta berriro ere 5 urte geroago. Emaitzak denborarekin hobetu beharrean, txartoagotu ziren:

Pentsamendu dibergentea denborarekin okerragotzen da.

Zergatik?  Nagusiak 10 urte eman zituztelako eskolan non erantzun zuzen bakarra dagoela ezntzun duten behin eta berriro (liburuaren atzekaldean aurkitzen zena)

Gauzak honela dira ez irakasleak horrela nahi izan dituelako, baizik eta hezkuntzaren genetika horrela delako.

BERAZ,

1.       Desberdin pentsatu behar dugu GIZA AHALMENARI buruz eta akademikoa eta ez akademikoa GAINDITU.

2.       Konturatu askotan TALDEAN sortutako  ikasketa, ELKARLANEAN sorturikoa hobeagoa dela. Umeak atomizatzen baditugu haien ikaskuntzaren inguru naturaletik banatzen ditugu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario