martes, 15 de noviembre de 2011

Bideo OSO interesgarria eta dibertigarria!



Hezkuntza "hobetzea", teknologia auletan sartzea dela pentsatzen da....baina, ez duzue uste  lehenengoz irakasleak prestatu egin behar direla?
Mundua aldatzen da, irakaslealk aldatzen dira, umeak aldatzen dira, familiak aldatzen dira...baina aldaketa honek ez du norabide zuzena hartzen, tartean faktore teknologikoek garrantzia handiena hartzen ari direlako eta  agian lehentasun handiagoa duten gaietatik desbideratzen gaituelako.

Umeek ordenagailuen erabilera ezagutzea lehentasuna dela dirudi, ondoren gizartean kudeatzeko. Baina horrela kanpoko mundua guztiz kontrolatua izango dute, haien barneko sentimenduak alboan utziz. Umeak txikitatik haien burua ezagutzea garrantzitsua dirudit, azken finean hauxe gauzarik zailena denez denbora luzeago dedikatu behar zaiolako. Ordenagailu bat erabiltzen ikasteak momentu zehatzetan edota gauza zehatzetarako baliagarria izango zaizu, baina zure barnea ezagutzea, kanpoko ezagutza errazago eraikitzea ahalbidetuko dizulakoan nago.

Fitoren abestiak dioen bezala: "no se puede empezar la casa por el tejado"



Nire iritziz, gaur egungo gizarteak, hainbatetan aipatu dudan bezala, informazio ugariz erasotzen gaitu, eta hau onuragarria den bezala, kaltegarria ere izan daiteke. Gauza asko ditugu buruan, tuentia, moda, dirua, lana, lagunak, mutikoa edota neskalaguna,... eta oso denbora gutxi daukagu gugan pentsatzeko eta inguratzen gaituen informazioarekin kritikoak izateko. Hau dela eta, informazio horrek agintzen diguna egiten dugu askotan, birritan pentsatu gabe, korrontearen norabidean arrain hildak bagina bezal. Korronte horri egin behar diogu aurre, eta askotan bere kontrako norabidearen aurka igeri egin nahiz eta kostatu, izokinak bilakatu beharko ginateke.


Gauza bera gertatzen da hezkuntzan:

Gizarteak hezkuntza baino arinago aldatzen dabil, eta aldaketa handiena teknologia mailan gertatzen denez, honetan zentratu eta hau sartzen dabiz gure eskoletan. Gure etorkizuna hobeto kontrolatzeko, honetan garrantzia  izango duten elementuak kontrolatzea dela garrantzitsua pentsatzen da, baina agian etorkizunean arrakasta izatearen gakoa gure barne kontrolan datza eta honetan hezkuntzak lagundu behar duela uste dut.

2 comentarios: