Ikasketa esangurutsua gauzatzeko, ezinbestekoa da umeek motibaturik sentitzea. Askotan, familian, arazoak izaten dituzte eta nahiz eta txikiak izan eta gauza hauetaz ez direla konturatzen pentsatu, umeek haien inguruko guztia jasotzen dute eta eskolan oso maiz haien barne sentipenak islatzen dituzte.
Geletan, lan erritmo bat egon ohi da, eta askotan badaude erritmo hau jarraitzen ez duten umeak. Hauei zer gertatzen zaien aztertzea da irakasle on baten eginbeharra. Aztertu beharko dugu zein motatakoa izan daitekeen ume horren arazoa, eta gaur, motibazioa da gaia. Baina zer da motibazioa?
MOTIBAZIOA, barruan dugun motorra da ,
mugitzen gaituena eta gauzak egitera bultzatzen gaituena. Bi motatako motibazio daude:
1. Barnetiko motibazioa: Gure baitan dago, egiten
dugunaren arrazoia, ondo sentiarazi egiten gaituena.
2. Kanpoko motibazioa: Gure kanpo dugu,
gizartean, ozpealortzen laguntzen diguna, dirua irabaztea,…)
Honekin batera, Abraham Maslow-en piramidea dugu.
Abraham
Maslow (1908-1970) “ A theory of human motivation” teoria gauzatu zuen. honetan pertsona bakoitzak premia ezberdinak dituela adierazten du eta premia hauek hezkuntza gehiago izatearekin batera hazten direla.
1.PERTENENTZIA: Norbaitekoak garela,
onartzen gaituztela sentitzea: familia, taldeak. Hauen partaide garela
(ibilkera, janzkera moduak….
2.AUTOESTIMA: Zer iritis daukagun
gutaz: besteen onespena behar dugu.
Hau txikitatik sorteen doa.
Pertsona kritikatzen dutenean portaerak kritikatu
beharrean, hau jeitsiz doa: “tontoa zara” eta ez “tonto moduan ekin duzu”.
Ondo elikatua egon arren, maitazunik gabe umeak
gutxiago hazi egiten dira, fisikoki eta intelektualki.
3.LORPEN INTELEKTUALA: Gauzen arrazoia jakin,
gure munduari zentzua eman hobeto ulertzekoà helmuga zein den jakin
4.GOZAMEN
EZTETIKOA: Koloreak, usainak, laztanak à Nola disfrutatzen dugun
usain on batekin, jakin batekin.
Ez da konpartitu behar baina denok daukagu hori.
5.AUTOERREALIZAZIOA: Bere gaitasunak,
ahalmenak erabiltzeko gai da. Hona irizteko gutxiengo maila batean aseturik
geratuko da.
Gizakiok defenditzeko mekanismoak: etxean maite
ezean, agian eskolan.
6.ERREKONOZIMENDUA: Ni naiz eta
onartu kontaktuaren bidez
7.AUTOKONTZEPTUA: Fisikoa:
neskak orokorrean neskak oso autokontzeptu txarra daukagu
(Gorputzaren aldetik txarra izan daiteke baina gizartean
ona)
8.DENBORA EGITURATZEA: Oso
garrantzitsua da guretzat jakitea zer egin gure denborarekin.
9.GERTAKIZUNEN PREMIA: Rutina à Ez da ezer
berri gertatzen
10.BIZIPEN SEZUALAK: (o-10 urte
bitartean hasten dira)
Abusu sexualakà txikiak direnean oso txarra da ez baitu oraindik
goxatzen
à 10 urte
aurretik goxatzen dutenez kulpable sentitzen dira. Hala ere, abusua izan da.
Ruth Meredith beste premia
bat gehitu zuen :
11.KONTROLA: Kontrola
behar dugu, zerbait kontrolatzeko premia à Ona da
Gazteen arteko kontrolak (bikoteetan adibidez) ez dira
onak.
Irakasleak, baita familiak ere, guzti hauel elikatzen saiatu behar da eta irakasleak, familian hau gertatzen ez dela ikusita, ala batzuetan umeak hutsunea duela ikusita, errefortzu handiagoa egin beharko du.
Esan
bezala, motibazioa gauzak egitera bultzatzen gaituen bulkada denez,
ulergarria da hau ez duten umeek grin hau ez izatea eta ikasketetan hau
nabaritzea. Beti egongo da klasean geldirik egon ezin daitekeen umea eta
gauzak egiteko ziztatu egin behar duzun haurra.
Behin jakinda
motibazioak zenbat eragiten duen pertsonengan, irakasleok sentipen hau
asetzea komenigarria litzake, gure eskuetan ez dauden hainbat gauza
daudelako, eta hau egiteko gai garela kontuan izanik, aprobetxatu behar dugula pentsatzen duuut!
Bideo honekin usten zaituztet!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario