sábado, 15 de octubre de 2011

Zertaz mintzatuko naiz blogean?

Mundu osoa, eta bereziki Europa, aldaketa garaian murgilduta dago.
Aldaketa horiek jendarteko alor guztietan dute eragina, beraz, baita hezkuntzan ere.
Ez da krisialdi bat gehiago.
Ez da betikoa; eraldaketa prozesu sakona da.
Europa hezkuntza urduritasun eta zalantza uneak igarotzen ari da eta gertatzen ari diren jendarte,ekonomia,demografia,teknologia eta lan eremuko aldaketa horien
guztien aurrean, Europak hezkuntzaren alorreko erantzunak behar ditu,
eten handian murgilduta baitago. Arazoa konpontzeko curriculum
hobetzea eta metodo eraginkorragoak erabiltzea bidea badira ere,
ikasleen egoera fisikoa eta emozionala kontuan hartzea funtsezkoak dira
 mundua deskubritzeko eta burua garatzera dedikatzeko.

Nire blogean aurreko guztiari egingo diot erreferentzia, nola gure gizartearen irrikak etengabe aldatzen dauden eta nola eskolako sistemak XIX.mendekoari eusten dion, zelan dagoen egoera gaur egun eta zein garratntzitsua den pertsonak, umeak, hain zuzen, haien osotasunean (bai fisikoan zein psikologikoan) ulertzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario