jueves, 27 de octubre de 2011

MAITASUN BEGIRADA BEHAR DA ONGI HEZI NAHI BADA


“…Ikaskuntza sortzailea eta berritzaileak
 hezkuntza espazio eta denbora berrien eraikuntza eta
egungo hezkuntza ereduen berdefinizioa eskatzen du…Ana Eizagirre Sagardia 
                                                      
                                         
Baina honetan ez dezagun haurraren barne egoera ahaztu…

MAITASUN BEGIRADA BEHAR DA ONGI HEZI NAHI BADA

Aurretik aipatu dudan bezala, ume baten heziketan eta aldi berean, bere hazkuntzan, oso garrantzitsua da bere egoera emozionalari behar den garrantzia eskaintzea.  Gure inguruan hainbat aldaketa sumatzen direnez, umea galduta sentitu  daiteke eta, beraz, ezinbestekoa da une latzetan bere ondoan egotea.

Klasean, haurren pentsamenduak ikusten ditugunean beste mundu batean hegan, norantz bideratzen ari diren haien atentzioa galdetzen diogu gure buruari.
Hainbestetan uste dugu, arazoa konpontzeko, eskola curriculuma hobetzea eta metodo eraginkorragoak erabiltzea direla bidea, metodo didaktikoa aldatzea. Baina egia esanda, gutxitan aipatzen da ikaslearen egoera fisikoa eta emozionala eta hauek funtsezkoak dira inguruko mundua deskubritzeko eta burua garapenean murgiltzeko. Izan ere, bizi duten etxeko egoerak bere ongizate psikikoa asko baldintzatzen du eta horrek erakusten digu familiarekin elkareraginean aritzea garrantzia handia daukala.

Haur batek zerbait larria jasan arren, gizakien laguntzarekin, afektuarekn, elkartasunarekin eta maitasun harremanekin edozein egoera gaindi lezake eta normaltasun bizitzera irits daiteke.

Freud-en arabera, gizakiak 3 sufrimendu mota jasan ditzake:

- Naturaren hondamendiek eragindakoak
- Gorputzak berak sortutakoak
- Besteekiko ditugun harremanek egindakoak

Horietan, azken hori da kalte handiena egiten diguna. Horregatik Bartzelonan egin dute “Maitasuna eta Heziketa””jardunaldietan halako aholku agertzen zuten behin eta berriro: Hezitzaileok maitasun begirada erabili behar dugu.                            

                                                                                                                                                                                                                                                                  

No hay comentarios:

Publicar un comentario