sábado, 3 de diciembre de 2011

Babesik gabeko egoerei aurre!!!

HAURTZAROAREN ETA NERABESAROAN EGON DAITEZKEEN BABESIK GABEKO EGOERAK HEZKUNTZA ARLOAN DETEKTATZEKO ETA JANINARAZTEKO PROZESUA


Haurrek babesa behar dute, beste pertsona batzuen laguntza behar baitute beren premiak asetzeko, bizirik irauteko eta ongi izateko. Haurren babesle nagusiak gurasoak dira, beren oinarrizko premiak betetzeko baliabide normala. Baina ezinezkoa da gurasoek kasu egitea zuzenean seme-alaben beharrizan guztietan: zainketa fisiko eta medikoak, estimulazio kognitiboa, gainbegiratze lana eta abar. Horietarako, hainbat sostengu sistema izaten dute, batzuk ez-formalak (esate baterako, ahaideak, lagunak) eta beste batzuk formalak (esate baterako, hezkuntza, osasun nahiz gizarte
zerbitzuak), laguntza emateaz gain, haiek egindakoa osatzen dutenak eta haiek ordezkatzen dituztenak guraso erantzukizuna aurrera eramaten.

“Maila edo babesle” hauetako bakoitzak (familiak eta laguntza sistema formal nahiz ez-formalak) hainbat eginkizun ditu eta erantzukizun jakin batzuk hartu behar ditu bere gain, haurren osasun fisiko eta emozionala zaintzeari, haien hezkuntzari eta haien garapen prozesua lagundu eta jarraitzeari
dagokionez. Nahiz eta haurren babes eta ongizatearen inguruko erantzule nagusiak gurasoak izan, helburu hori betetzeko nahitaezkoa da gainerako “babesle” guztiek aktiboki esku hartzea eta denek elkarrekin jardutea.

Zenbait kasutan, haurrek kalte larria jasaten dute, “babes maila”ren bat modu desegokian aritu delako. Beren gurasoen ardura faltaren edo eraso zuzenen biktima izan daitezke, zerbitzu edo antolamendu jakin baten funtzionamendu desegoki baten biktima (“erakundeen tratu txarra” esaten
zaiona), edo beste pertsonaren baten erasoaren biktima (adindun nahiz adingabe batena).

BAINA ZER DA BABESGABETASUNA?
Ume edo nerabe bat babesik gabe dago, baldin eta bete gabeko oinarrizko beharren bat badu, kalte fisiko edo emozional larria jasaten badu, edo kalte hori jasateko arriskuan badago, bere gurasoen edo zaintzaileen jokabidearen ondorioz.

Hona hemen umeen babesgabetasun-mota batzuk.
·         Tratu txar fisikoak
·         Asolagabekeria (beharrizan fisiko, psikiko, heziketako zein segurtasunekoekiko)
·         Abusu sexualak
·         Tratu txar fisikoak
·         Abandonua
·         Gurasoek umearen edo nerabearen jokaera kontrolatzeko gaitasun eza.
·         Beste batzuk (tratu desegokiak, ustelkeria,  eskean erabiltzea edo lan-ustiapena)
NOLA DETEKTA DITZAKETE IRAKASLEEK BABESIK GABEKO EGOERA?

 Irakasleen rola oso garrantzitsua da adin gabekoen babesik gabeko egoerak detektatzeko, ikastetxeak leku ezin hobeak baitira haurtzaroan eta nerabezaroan ikasleek eduki ditzaketen problemak detektatzeko eta ikusteko.



Behaketa eta informazioa dira babesgabetasuna detektatzeko funtsezko tresnak.
Adierazleak:
·         Umeak adierazle fisikoak eduki ditzake: lesioak edo osasun, higiene zein elikadura-arloko oinarrizko beharrizanak beteta ez edukitzea.
·         Portaerako adierazleak: familiakoekiko harremanetan, harreman sozialetan, jokabidean, nortasunean, errendimendu akademikoak eta sexualitatean detekta daitezkeenak.

IRAKASLEAK EMAN BEHARREKO URRATSAK



Ume bat babesik gabeko egoera batean dagoela susmoa hartuta, esku hartu behar du eta zenbait kontu planteatu:






·         Umearekin edo umeekin edota gurasoekin elkarrizketa bat edukitzea.
Kasuaren eta egoeraren arabera, baloratu beharko da elkarrizketa bat umearekin edo umeekin zein gurasoekin edukitzeko egokitasuna.

·         Egoeraren garrantzia edo larritasuna baloratu behar duzu.
Erabaki hau hartzea ez da erraza askotan. Beraz, ikastetxeko kideei beste profesional batzuei eta barrutiko gizarte-zerbitzukoei aholkuak gomendatzen dizugu.

NOLA JAKINARAZI BABESIK GABEKO EGOERA IZAN DAITEKEELA?

Ume edo nerabe batek babesik gabeko egoera batean egon daitekeela susmoa hartzen duen edozein pertsonak edo profesionalek susmoaren berri eman behar die gizarte-zerbitzuei, adingabekoak babesik gabeko egoera batean uste izanda, hori jakinaraztea adin txikiarekiko arduraz jokatzea da, babesa emateko.

Idatziz  egin behar da jakinarazpena, haurtzaroan eta nerabezaroan egon daitezkeen arrisku egoerak jakinarazteko fitxa beteta. Fitxa horretan adingabekoaren eta beraren familiaren egoerari buruzko informazioa jasotzen da.

NOLA JAKINARAZI BEHAR ZAIO?

Bide arrunta egoera udaleko gizarte-zerbitzuei egoeraren beri ematea da.
Oinarrizko gizarte zerbitzua: Jendearentzako ordutegia: Astelehenetik Ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
Egoerek berehala esku hartzea eskatzen badute Oinarrizko  Gizarte Zerbitzuek jendearentzat duten ordutegitik kanpo, Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuei (SMUS) jakinarazi beharko zaie.
                            
NOLA ESKU HARTZEN DUTE UDAL GIZARTE ZERBITZUEK?


Arriskua dagoen egoeretan, oinarrizko gizarte – zerbitzuek kasuaren harrera egingo dute. Horren ostean, hasierako balorazioa eta kasua ikertu egingo dituzte. Beharrezkoa izanez gero, komunitatearen arloan parte hartuko dute. Horrela bada, arreta emateko eta horretan detektatutako beharrizanei erantzuteko, esku hartzeko plana prestatuko dute.





Laburtuz, egoera guzti horien aurrean, hala herritarrek nola profesionalek, denek badugu nork geure erantzukizuna haurren babesean, eta elkarrekin lan egin beharko genuke, bakoitza bere eskumen eta ahalbideen esparruan, eraso horietatik babesteko, eta beraien eskubideak, ongizatea eta oinarrizko premiak betetzen dituztela zaintzeko.




Eskerrak:
Informazio 2: Osakidetzaren laguntza informea.

miércoles, 30 de noviembre de 2011

LEHEN ETA ORAINGO ESKOLA! Desberdintasun handirik?


Historian zehar hezkuntzan aldaketa ugari egon direla onartu daiteke. Disziplina handia egon da beti; 42 ikasle egon zitezkeen klase batean non guztiok adi-adi egongo ziren. Beldurra zen honela egonarazten ziena.
  
Iritzi askatasuna ez da luzean hezkuntzaren ezaugarria izan eta nahiz eta kontzeptuen aldetik diferentzia egon (oinarrizkoan izan ezik, orain ikasgai gehiago baititugu informazio sakonagoarekin),  ikaskuntza memoristikoa premiatu egiten da beti, baita klasean tutik esan gabe informazioa jasotzen isilik orduak ematen dituen ikasle zurgatzailea. Egin behar duena eta egiteko modua markatu egin zaio beti ikasleari, hau da, noiz,  nola eta ze gauzak egin; irakasleek oso gogoko baitute ikasleek, haiek entzun nahi dutena erantzutea. Beraz, nire uste apalean, eskola pentsatzen duguna baino gutxiago aldatu egin da. Hala ere, onartu behar da, aurrerakada handia  izan duela eta orain eskoletan ikasleak gehiago parte har dezaketela eskola mailako ekintzetan. Hala ere, gehienetan puntu hau teoria mailan gelditzen da eta klaseetan subjektua irakaslea bihurtzen da bitartean ikasleak objektu pasiboak bihurtzen direlarik.

Beraz, zer esan nahi dut guzti honekin?

Irakaslearen betebeharra gutxietsi egiten dela iruditzen zait. Bere lana izugarria da:  gure gizartearen etorkizuna osatuko duten umeak gidatzen baitituzte. Hala ere, kimiko edo injineru batekin alderatzerakoan, ohore handiagoa lortzen dute hauek irakaslea beti bigarren mailako lanbide bezala utziz. Interpretazio hau gizartean hedatu egin da, eta nahiz eta hezkuntzak helburu egokiak eta eraginkorrak  izan, orokorrean irakasleak prestakuntza eskasiarekin sartzen dira lanbide munduan helburu hauek lortzen ez dakitelarik. Beraz, haien helburu nagusia umeak herritar bezala  prestatzea izan beharrean (ondo joka dezan), aldatu egiten da: orain umeek urte horretarako planifikaturiko curriculum- ean agerturiko materia ikas dezaten soilik saiatzen dira (modu errazenean: irakaslearen informazio jarioan eta umeen informazio horren barneratze prozesuan), ez baitakite edo ez baitira ausartzen beste metodologia aktiboago bat erabiltzen.
Honekin batera esan dezakegu, betiere irakasle-eskola oso karrera erraza izan dela, eta zailtasun handirik izan nahi ez zuen pertsonak, hauxe hautatu egin duela. Soldata ona izango zuten esfortzu gutxirekin, nork esango zion ezetz honi?

Arkitekto izateko zure ikusmen espaziala eta gaitasun zientifikoak ebaluatzen dituzte, eta irakaslea izateko, zer hartzen dute kontuan? Horrez gain, arkitekto on batek soldata hobeagoa dauka txar batena baino, baina bereizketarik egiten ote dira irakasle on edo txar baten artean? Hau ez da inola ere kontrolatzen, soldata berdinagatik badago asko egiten duen eta ezer ez egiten duten irakasleak eta honek hezkuntzaren atzerapena eta gizartearen arazoak dakar, irakasleak errazenarekin konformatzen baitira.



IRAKASLE LANGILEAK BEHAR DIRA! 


ESFORTZUA BEHARREZKOA DA GAILENTZEKO!

ETA ESFORTZU HORI GIZARTEAN ANTZEMATEA EZINBESTEKOA DA!


IRAKASLEAK PRESTATU EGIN BEHAR DIRA LAN "ERRAZA" DEN HAIEN OGIBIDEA ONDO EGITEKO, ERREZTASUN PIXKA BAT ERE EZ DUELAKO!!


martes, 29 de noviembre de 2011

Motibazioa behar da!!!


Ikasketa esangurutsua gauzatzeko, ezinbestekoa da umeek motibaturik sentitzea. Askotan, familian, arazoak izaten dituzte eta nahiz eta txikiak izan eta gauza hauetaz ez direla konturatzen pentsatu, umeek haien inguruko guztia jasotzen dute eta eskolan oso maiz haien barne sentipenak islatzen dituzte. 
Geletan, lan erritmo bat egon ohi da, eta askotan badaude erritmo hau jarraitzen ez duten umeak. Hauei zer gertatzen zaien aztertzea da irakasle on baten eginbeharra. Aztertu beharko dugu zein motatakoa izan daitekeen ume horren arazoa, eta gaur, motibazioa da gaia. Baina zer da motibazioa?
MOTIBAZIOA, barruan dugun motorra da , mugitzen gaituena eta gauzak egitera bultzatzen gaituena. Bi motatako motibazio daude:

1.      Barnetiko motibazioa: Gure baitan dago, egiten dugunaren arrazoia, ondo sentiarazi egiten gaituena.

2.      Kanpoko motibazioa: Gure kanpo dugu, gizartean, ozpealortzen laguntzen diguna, dirua irabaztea,…)


 Honekin batera, Abraham Maslow-en piramidea dugu.


Abraham Maslow (1908-1970)  “ A theory of human motivation” teoria gauzatu zuen. honetan pertsona bakoitzak premia ezberdinak dituela adierazten du eta premia hauek hezkuntza gehiago izatearekin batera hazten direla.



1.PERTENENTZIA: Norbaitekoak garela, onartzen gaituztela sentitzea: familia, taldeak. Hauen partaide garela (ibilkera, janzkera moduak….

2.AUTOESTIMA: Zer iritis daukagun gutaz: besteen onespena behar dugu.
Hau txikitatik sorteen doa.
Pertsona kritikatzen dutenean portaerak kritikatu beharrean, hau jeitsiz doa: “tontoa zara” eta ez “tonto moduan ekin duzu”.
Ondo elikatua egon arren, maitazunik gabe umeak gutxiago hazi egiten dira, fisikoki eta intelektualki.

3.LORPEN INTELEKTUALA: Gauzen arrazoia jakin, gure munduari zentzua eman hobeto ulertzekoà helmuga zein den jakin

4.GOZAMEN EZTETIKOA: Koloreak, usainak, laztanak à Nola disfrutatzen dugun usain on batekin, jakin batekin.
Ez da konpartitu behar baina denok daukagu hori.

5.AUTOERREALIZAZIOA: Bere gaitasunak, ahalmenak erabiltzeko gai da. Hona irizteko gutxiengo maila batean aseturik geratuko da.
Gizakiok defenditzeko mekanismoak: etxean maite ezean, agian eskolan.

6.ERREKONOZIMENDUA: Ni naiz eta onartu kontaktuaren bidez

7.AUTOKONTZEPTUA: Fisikoa: neskak orokorrean neskak oso autokontzeptu txarra daukagu
(Gorputzaren aldetik txarra izan daiteke baina gizartean ona)

 8.DENBORA EGITURATZEA: Oso garrantzitsua da guretzat jakitea zer egin gure denborarekin.

9.GERTAKIZUNEN PREMIA: Rutina à Ez da ezer berri gertatzen

10.BIZIPEN SEZUALAK: (o-10 urte bitartean hasten dira)
Abusu sexualakà txikiak direnean oso txarra da ez baitu oraindik goxatzen
                         à 10 urte aurretik goxatzen dutenez kulpable sentitzen dira. Hala ere, abusua izan da.

Ruth Meredith beste premia bat gehitu zuen :

11.KONTROLA: Kontrola behar dugu, zerbait kontrolatzeko premia à Ona da
Gazteen arteko kontrolak (bikoteetan adibidez) ez dira onak.



Irakasleak, baita familiak ere, guzti hauel elikatzen saiatu behar da eta irakasleak, familian hau gertatzen ez dela ikusita, ala batzuetan umeak hutsunea duela ikusita, errefortzu handiagoa egin beharko du.

Esan bezala, motibazioa gauzak egitera bultzatzen gaituen bulkada denez, ulergarria da hau ez duten umeek grin hau ez izatea eta ikasketetan hau nabaritzea. Beti egongo da klasean geldirik egon ezin daitekeen umea eta gauzak egiteko ziztatu egin behar duzun haurra. 

Behin jakinda motibazioak zenbat eragiten duen pertsonengan, irakasleok sentipen hau asetzea komenigarria litzake, gure eskuetan ez dauden hainbat gauza daudelako, eta hau egiteko gai garela kontuan izanik, aprobetxatu behar dugula pentsatzen duuut!



Bideo honekin usten zaituztet!!! 





martes, 15 de noviembre de 2011

Bideo OSO interesgarria eta dibertigarria!



Hezkuntza "hobetzea", teknologia auletan sartzea dela pentsatzen da....baina, ez duzue uste  lehenengoz irakasleak prestatu egin behar direla?
Mundua aldatzen da, irakaslealk aldatzen dira, umeak aldatzen dira, familiak aldatzen dira...baina aldaketa honek ez du norabide zuzena hartzen, tartean faktore teknologikoek garrantzia handiena hartzen ari direlako eta  agian lehentasun handiagoa duten gaietatik desbideratzen gaituelako.

Umeek ordenagailuen erabilera ezagutzea lehentasuna dela dirudi, ondoren gizartean kudeatzeko. Baina horrela kanpoko mundua guztiz kontrolatua izango dute, haien barneko sentimenduak alboan utziz. Umeak txikitatik haien burua ezagutzea garrantzitsua dirudit, azken finean hauxe gauzarik zailena denez denbora luzeago dedikatu behar zaiolako. Ordenagailu bat erabiltzen ikasteak momentu zehatzetan edota gauza zehatzetarako baliagarria izango zaizu, baina zure barnea ezagutzea, kanpoko ezagutza errazago eraikitzea ahalbidetuko dizulakoan nago.

Fitoren abestiak dioen bezala: "no se puede empezar la casa por el tejado"



Nire iritziz, gaur egungo gizarteak, hainbatetan aipatu dudan bezala, informazio ugariz erasotzen gaitu, eta hau onuragarria den bezala, kaltegarria ere izan daiteke. Gauza asko ditugu buruan, tuentia, moda, dirua, lana, lagunak, mutikoa edota neskalaguna,... eta oso denbora gutxi daukagu gugan pentsatzeko eta inguratzen gaituen informazioarekin kritikoak izateko. Hau dela eta, informazio horrek agintzen diguna egiten dugu askotan, birritan pentsatu gabe, korrontearen norabidean arrain hildak bagina bezal. Korronte horri egin behar diogu aurre, eta askotan bere kontrako norabidearen aurka igeri egin nahiz eta kostatu, izokinak bilakatu beharko ginateke.


Gauza bera gertatzen da hezkuntzan:

Gizarteak hezkuntza baino arinago aldatzen dabil, eta aldaketa handiena teknologia mailan gertatzen denez, honetan zentratu eta hau sartzen dabiz gure eskoletan. Gure etorkizuna hobeto kontrolatzeko, honetan garrantzia  izango duten elementuak kontrolatzea dela garrantzitsua pentsatzen da, baina agian etorkizunean arrakasta izatearen gakoa gure barne kontrolan datza eta honetan hezkuntzak lagundu behar duela uste dut.

jueves, 10 de noviembre de 2011

Umore pizka baaat!

Hainbat erreflexioren artean, irribarre ere egin behar daa!


Iba un gitano con su fragoneta y le para una patrulla de la
benemérita,
A ver !!!!! carnet de conducir.?
Jai con los paayoss, el otro día me lo quitáis, hoy me lo pedísss,
Al final me lo vais a peldel...!!!!!!



Nire lagun batek kontaturikoa da.....bikaina iruditu zaiiiit! gazteleraz....akats handiaa! hurrengo euskeraz bilatzen saiatuko naiiiz!


                                                                 LASTER ARTEEEE!!!